Sports & Landscape by Ignasi Senabren tinko gaude konprometituta ekonomia zirkularrarekin: murrizketa, berrerabilpena, birziklapena, birbanaketa, konponketa eta hausnarketa. Honen eredu hoberena gure zelai artifizialen desmuntaia, birtziklatze eta berrerabilpen sistema berritzailea da.
Naturarekiko errespetu handiz berritzen ditugu futbol zelai artifizal desmuntagarriak. Ingurumena zaintzeak iradokitzen du bai prozesua eta bai xedea.
Erabiltzen dugun birziklatze metodo berritzailea bertan egiten da eta hondakinik gabekoa da, Europar Batasuneko Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza programaren bidez sortua. Erauzketa sistema honi esker, egun bakar batean kentzen dugu zelaia, ingurumenarekiko jasangarria den prozesuan. Honela, energia kontsumoa eta kostua murrizten dira. Karbono aztarna ziurtatzen dugu prozesu osoan zehar.
Gainera, prozesu honek materialen berrerabilera ahalbidetzen du. Zelaiaren betegarriaren, hondarraren eta kautxuaren ehuneko ehuna berreskuratzen da. Osasun eta lehortze tratamendu baten ondoren jolastoki batean berrerabili daitezke.
Desmuntatutako belar artifiziala aprobetxatu daiteke ere: ditugun zelai artifizial kentze proiektuetan, ahal bada, zelaiaren berrerabilera proposatzen da. Beste zelaietan jartzeko, hiri-lurzoruetarako, bai eta parke, eskola, igerileku edota beste paisajismo proiektuetarako.
Halaber, polimero bihurtuz, zelai artifizial birziklatuz egindako hainbat produktu eta erabilera diseinatu ditugu. Birziklatze prozesuak eta ekonomia eta ingurumen kostu urriak, erabilera asko dituen emaitza sortzen dute. Erresistentzia handikoa, suaren aurkakoa, erakargarria, gehigarri eta osagarririk gabekoa eta beraz, berriro ere birziklatu daitekeena. Adibidez, banku, grada edota oholtzak sortzeko balio du.
Zelaiaren berrerabilera proposatzen da beste zelaietan jartzeko, hiri-lurzoruetarako, bai
eta parke, eskola, igerileku edota beste paisajismo proiektuetarako.
Abantailak
Denbora aurreztua
8 ordutan soilik desmuntatzen da zelai artifiziala 2 metro ordez, 4 metroko hariletan biltzen da belarra. Zelai berria hurrengo egunean ipintzen da.
Klima kontuan izan gabe
Desmuntaia zelaia bustita dagoela ere egin daiteke, eguraldiaren egoera kontuan izan gabe.
Energia aurrezpena
Zelai zaharraren desmuntaia prozesu azkarrak eta berriaren muntaia azkarrak energia aurrezpena ahalbidetzen du. CO2 emisio kontagailu batek ziurtatzen du aurrezpen hau.
Hondakinik gabeko teknologia
Sports & Landscapeen SBR kautxua zaintzen dugu betegarri produktu gisa. Hauek baitira mikro plastikoen jatorria eta batzuk, itsas ingurunera iristen dira.
Kalterik gabeko prozesua
Erabilitako makineria zehazki dago diseinatuta eta ez du ez zelaia ez beheko kapa elastikoa kaltetzen.
Betegarriaren berrerabilera
Hondarra eta kautxua belarretik banantzen dura eta beste jokaleku batean beren berrerabilera ahalbidetzen duen osasun eta lehortze tratamendu bat jasaten dute.
Zelaiaren birziklapena
Zelai artifiziala beste instalazio edo ekipamenduetan berrerabiltzen da edo bestela, polimero bihurtzen da kanpoaldeko bankuak edo oholtzak sortzeko.
Kosteen murrizketa
Futbol zelai zaharren berritze seta zelai artifizial berriaren muntaia sistema berritzaile honek, kosteak %50 murriztea ahalbidetzen du.
Saritutako proiektua
Sports & Landscape by Ignasi Senabreren zelai artifizialen birziklapen ekimenak Kataluniako Hondakin agentziaren laguntza eta ziurtagiria jaso du, “Ayudas para la economía circular 2018” ekimenaren barruan. Gainera Eurecat, Kataluniako Zentro Teknologikoak erabiltzen diren zelaien osagaiak guztik birziklagarriak direla ziurtatu du.
Gainera, zelai artifizial birziklatuz egindako erabilera batek seigarren postua lortu du 2019ko “Catalunya Ecodiseño” sarian. Bertan 144 hautagai zeuden. Sports & Landscapek berrikuntzarekiko egin duen apustuak Indescaten, kirol industriaren kluster katalanaren, “Premio Empresa y Deporte 2018” saria jaso du.
Karbono-aztarnaren
egiaztapena
Bureau Veritasek ziurtatu du Sports & Landscape by Ignasi Senabren zelai artifizial berritze prozesuan, 4M método berritzailearen bidez, egiten dugun karbono-aztarnaren kalkulua ikuskatua eta ISO-TS 14067:2013-ren baldintzekin ados dagoela.
“KIROL-INSTALAZIOETAN ZELAI ARTIFIZIALEN MERKATURATZE, INSTALAZIO ETA MANTENIMENDUA. DESMUNTAIA ETA ERREKUPERAZIO BIDERAGARRITASUN IKERKETAK. ZELAI ARTIFIZAL SISTEMEN BERRERABILERA EDO BIRZIKLAPENA”
Zelai artifizialaren
birziklatze prozesua
En Sports & Landscape realizamos todo el proceso de reciclaje del césped artificial, hasta convertir lo que antes era un residuo en un nuevo material plástico con varias aplicaciones como materia prima, por ejemplo para la fabricación de jardineras, bancos y gradas de exterior. Completamos todo el ciclo de la economía circular.
Lehenengo fasea
zelaiaren
desmuntaia
Bigarren fasea
betegarriaren
berreskuratzea
Bigarren fasea
betegarriaren
berreskuratzea
Hirugarren fasea
betegarria
banantzea
(hondarra eta kautxua)