Sports & Landscape by Ignasi Senabren oso estu hartzen dugu muntatzen ditugun zelai artifizialen mantenimendua bi arrazoi nagusirengatik. lehena, bezeroaren zaintzean dugun ikuspuntuagatik eta batez ere, jasangarritasunarekiko eta ingurumenaren zaintzearekiko dugun konpromezuagatik.
Futbol zelaien mantenimendua da gure lehiakortasun abantaila nabaria, gure bezeroei eskaintzen diegun laguntza aditu, banan- banako eta osoaren parte izanagatik. Gure helburua zuen beharrak ulertzea eta irtenbide hoberenak modu eraginkorrean eskaintzea da, erlazio iraunkorrak bilatzen ditugu, gure produktuaren bizi-ziklo osoaz arduratuz. Izan ere, salmenta ondorengo zerbitzu honek ISO ziurtagiria du.
Harantzago goaz Sports & Landscape by Ignasi Senabren zelai artifizialaren mantenimendua ez da enkargu bat soilik. Jasangarritasunarekiko eta ingurumenaren zaintzearekiko dugun konpromezuan hartzen du inspirazioa. Oso erraza da: mantenimendu on batek, zoladuraren bizi-zikloaren luzapena ahalbidetzen du.
Zentzu honetan, ureztatzea garrantzi handikoa da zaintze prozesuan, materialaren degradazioa sahiestu eta jokalekuaren kirol ahalmenaren galera eragozten baititu. Beste hitzetan, zelai artifiziala ureztatzea ex da beharrezkoa, material sintetikoa baita, baina komenigarria da.
Mantenimendu programa honek, zelaiaren ezaugarri biomekanikoen bermakuntza ahalbidetzen du, jokalarien segurtasuna, errendimendua eta konfort biomekanikoa ziurtatuz. Lan hauek erreparazio lanak baizik, prebentzio sistema dira. Arazoen agerpena sahiestuz edota beren irtenbide azkarra ahalbidetuz.
Gure helburua zuen beharrak ulertzea eta irtenbide hoberenak modu eraginkorrean eskaintzea da, gure produktuaren bizi-ziklo osoan zehar
Zelai artifizialaren
mantenimendua
Energia aurrezpena
eta zelai naturalak baino mantenimendu gutxiago
Aurrezpen ekonomikoa:
belar naturaleko zelaiekiko %75eko kosteen murrizketa.
Ingurumen-talkaren murrizketa:
belar naturaleko zelaiek behar dutenaren %90 ur gutxiagoren erabilera
Produktuaren bizitza zikloa luzatzen du eta bere errendimendu maximoa bermatzen du
Adituek egina eta ISO ziurtagiria duen Sports & Landscape by Ignasi Senabreren makineria erabiliz egina.
Karbono-aztarnaren
egiaztapena
Bureau Veritasek ziurtatu du Sports & Landscape by Ignasi Senabren zelai artifizial berritze prozesuan, 4M método berritzailearen bidez, egiten dugun karbono-aztarnaren kalkulua ikuskatua eta ISO-TS 14067:2013-ren baldintzekin ados dagoela.
“KIROL-INSTALAZIOETAN ZELAI ARTIFIZIALEN MERKATURATZE, INSTALAZIO ETA MANTENIMENDUA. DESMUNTAIA ETA ERREKUPERAZIO BIDERAGARRITASUN IKERKETAK. ZELAI ARTIFIZAL SISTEMEN BERRERABILERA EDO BIRZIKLAPENA”
Prozesua
Bisita eta diagnostikoa
Gure aditu taldeak kirol-instalazioak bisitatzen dituzte eta zelaiaren parametro ezberdinak balioztatzen dituzte.
Altuera (mm), mota (fibrilatua, monofilamentua, mistoa, etab.)
Lur mota (SBR, termoplastikoa, etab.)
Erabilera orduak
Ingurumena (landaredia, kutsadura, etab.)
Oinarri mota (lursail naturala, asfaltoa, gomazko oinarria. etab.)
Mantentze plana
Diagnostikoaren arabera, zelai bakoitzaren mantentze programa sortzen da bai eta lanen maiztasuna ere. Lan hauek gure aditu taldeak burutzen ditu gure makineriarekin.