Enpresa

Zelai artifizial
iraunkorra

Sports & Landscape by Ignasi Senabre aholkularitza tekniko bat da, kirol instalazioen eta kirol, dekorazio eta jolas erabilera duten zelai artifizialen jasangarritasunean berezitua.

Jakintza-alor anitzeko profesional langile gaitu taldea gara. Zelai artifizialen industrian 30 urte baina gehiago dituena. Sektore honetan ibilbide luze baten ondoren, 2007. urtean Sports & Landscape by Ignasi Senabre sortu genuen. Kirol instalazio, jokaleku eta kanpoko beste instalazioetarako jasangarritasunean berezitutako aholkularitza zerbitzu osoa eskaintzea behar bat zela pentsatuz.  200.000 metro karratu zelai artifizial baina gehiago ipini ditugu dagoeneko eta guztia egin dugu eta egiten dugu gure etorkizunerako eragin positiboa sortuz; ingurumena babestuz eta bateragarriagoa eta orekatuagoa den gizarte bat sortzeko lan eginez.  Balio hauek harrotu egiten gaituzte eta gure bezeroekiko, hornitzaileekiko eta erabiltzeileekiko dugun konpromezuaren atala dira. 

Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan sinisten dugu, gizarte eredu berri bat bultzatzeko, bateragarriagoa eta pertsonekiko eta planetarekiko begirunetsuagoa dena. Gure partaideekin lantzen ditugu, halaber Cruyff Fundazioa, Indescat eta Gaztela Mantxako Unibertsitatea.

Futbol zelai, lorategi eta beste azaleretarako zelai artifizial proiektuetan, gure eginkizun nagusia ingurumena zaintzea da. Zelaiaren berritze eta birziklatzerako sistema berritzailea erabiltzen dugu, hondakinik gabekoa eta energia kontsumoa eta kostua murrizten ditu, materialen berrerabilera ahalbidetzen duelako. Prozesu jasangarri honek zelai zaharraren desmuntaia, materialen berrerabilera eta zelai artifizial berriaren muntaia sartzen ditu. Prozesua, CO2 emisioak murrizteko helburuarekin, karbono aztarna kontagailu batek ziurtatzen du.

Bakarkako aholkularitza integrala

 

Modu honetan, garapen jasangarria da bezeroarekin dugun erlazioaren abiapuntu, adituen laguntza integral eta bakarkakoarekin.  Proiektu osoaz arduratzen gara, lehenengo analisi faseetatik amaieraraino, gainera, beharrezkoa bada, ondorengo mantenimendu lanetaz arduratzen gara penintsula osoan.

Gure aholkularitza jasangarri zerbitzuak, zelai artifizialaren muntaia bai eta bere berrikuntza eta birziklapena hartzen ditu barne. Hau guztia bezero, zelai eta erabilera bakoitzaren behar espezifikoak kontuan hartuz egiten dugu, bakarkako proiektuak sortuz. Gizartearen eta planetaren etorkizuna kontuan hartzen baditugu ere, pertsonak dira lehentasunezko. Horregatik, gure bezeroa zaintzen dugu bere beharrak ulertzeko konpromezua hartuz eta beti irtenbide hoberena eskainiz.

Akonpainamendu aditu honetan, administrazio eta lehiaketa publikoen funtzionamendua primeran ezagutzen dugu.   Gainera, enpresa gisa gaude sailkatuta, honek lehiaketetara aurkeztea ahalbidetzen digu

ISO 9001, 14001 eta 45001 ziurtagiriekin, gure hornitzaileak kalitateari, ingurumenari, segurtasunari eta osasunari begira aukeratzen ditugu. Kalitate, ingurumen eta laneko segurtasun eta osasun politika honek kalitate goreneko zerbitzua bermatzen du, beti ere gure bezeroen gogobetetzea bilatuz.

Gure hornitzaileen ekoizpen prozesuaren puntu erabakigarria da beti kalitate kontrola. Berezitutako laborategiek zuntzak, mototsak eta bigarren mailako euskarri parametroak egiaztatzen dituzte. Gure bezeroen baldintzak kontuan hartuz, gure hornitzaileek nazioarteko hainbat ziurtagiri dituzte; A 15330, Frantziako NF-P 90-112, Alemaniako DIN EN 15330 eta RAL edo Europa iparraldeko norma.

Sports & Landscape “Pimec”eko kide da, Kataluniako enpresa txiki eta ertainen ugazabeko kide.  Lankidetza honi esker ekonomia jasangarri baten garapenean egiten dugu lan.

Indescateko kide gara ere, kirol industriaren kluster katalanaren kide.  Kirolean ekonomia-zirkularrarekin erlazionatutako proiektuak bultzatzen ditugu, eraberritze eta I+G kontuan hartuz.

Cruyff Court futbol zelaietarako Johan Cruyff fundazioaren bazkide bakarrak gara. Futbol zelai hauek umeen artean kirola, errespetua, osasuna, talde-lana eta gizarteratzearen sustapena dute helburutzat.

Sports & Landscape by Ignasi Senabren Gaztela Mantxako unibertsitatearekin egiten dugu lan, gure produktu eta prozesuak jasangarriago egiteko ikerketa proiektu batean.

Ingurumenarekiko eta jasangarritasunarekiko konpromezua

Natura errespetatuz, zelai artifizial desmuntagarriz egindako futbol zelaiak berritzen ditugu. Ekologia eta CO2 murrizketa dira gure arauak.  Garapen jasangarria ez da soilik egiten duguna, garena baizik.

Pertsonekiko eta planetarekiko barneratzaileagoa eta begirunetsuagoa den eredu batean sinisten dugu.

Gure lehiakideengandik ezberdintzen gera ditugun balioengatik, batez ere jasangarritasunaren eta genero-berdintasunaren arloan.

Irudi berria, know how guztia

Gure marka berregin dugu gure sortzaile eta kudeatzaile den Ignasi Senabreren irudia nabarmentzeko. Merkatu honetan 30 urte baina gehiago daramatza lanean.